Oreka izan da Landetxan
MARIñO: Laura González, Gorbea, Lide, Erkuden, Anne, Elena, Marina, Lara, Aneto (Garbiñe 64´), Uxue, Udane.
Nª SEñORA DE BELéN: Paula; Lorena (Lidia, 59´), Nayara, Sandra, Heras, Andrea, Natalia, Güemes, Claudia (Paola, 46´), Marta Charle, Gadea (Marta López 64').
Espero zitekeen bezain berdindua izan zen larunbateko norgehiagoka. Emakumeen Bigarren Mailako sailkapenean, puntu bakarra dago Mariñoren eta Nª Señora del Belén taldeen artean. Lehen ordu erdian kanpokoak izan ziren nagusi, kazkabarraren ondoren neurketa bertan behera geratu zen arte.
Berdegunera bueltan, urdinak hobeto egokitu ziren zelaiaren egoera kaskarrera. Bigarren zatian abagune onak eduki zituzten, baina Burgosko taldeko atezainak etxekoen gola ekidin zuen. Beste aurkari zuzen baten kontra ariko da Mariño hurrengo jardunaldian. Berriozar nafarrari egingo dio bisita. Puntu bakar bat gutxiago du Iruñerriko taldeak.