"ONDO IKUSTEN DUT NIRE BURUA ETA HOBETZEKO TARTEA DUDALA USTE DUT"
2021/02/11
Ander Elosegi, Santiagotarrakeko palista, Antxeta Irratiko estudioetan izan da Tokioko Joko Olinpikoetako prestaketen inguruan hitz egiten. Forma onean dagoela eta hobetzeko tartea duela uste du Elosegik. Pekineko, Londreseko eta Rioko Joko Olinpikoen ostean, Tokiokoak bere laugarren joko olinpikoak izango dira.