Ondo hasi dira Leka Eneako taldeak ligan

2015/10/20

Europatik kanpo gelditu dira Leka Enea elkarteko talde nagusiak. Baina ligan, indartsu hasi dira. Superdibisioko mutilek bi jardunaldi jokatu dituzte. Lehenengoan, etxetik kanpo berdindu zuten, Santiagon. Bigarrenean Mataró mendean hartu zuten Irunen, Sonia Etxazarretan (4-1). Neskek hitzordu bakarra izan dute, eta ez dute hutsik egin. Priego gainditu zuten urdinek, larunbatean Irunen (4-3).