Ohorezko Mailara igotzeko hautagai nagusien artean dago Super Amara BAT

2016/05/24
Ohorezko Mailara igotzeko hautagai nagusien artean dago Super Amara BAT

Bidasoa Atletikoko emakumeen taldeak Ohorezko Mailara igotzeko beste urrats bat eman du. Donostiako Anoetan jokatu den bigarren jardunaldia irabazi du, eta beste hiru talderekin berdinduta dago sailkapen nagusian, puntuei dagokienez. Hirugarren jardunaldiak erabakiko du lau talde horien artean zein bi taldek lortuko duten goi mailara igotzea. Elche, Alcorcon eta Hospitalet dira BATeko nesken arerioak. Ekainaren 11n izango da lehia erabakigarria, eta proba bakoitzeko atleta bakarrak parte hartuko du talde bakoitzetik.

BATeko gizonezkoen taldeak, bigarren jardunaldian ere ezin izan du laugarren postua ekidin. Madrilen izan du saioa, eta ez du aurkari bakar bat ere gainditzea lortu. Azken jardunaldian bi talde utzi beharko dituzte mutilek atzetik, Estatuko Lehen Mailari eusteko.