Ohorezko Mailan ariko dira Super Amara BATeko neskak

2016/06/12
Ohorezko Mailan ariko dira Super Amara BATeko neskak

Taldeka inoiz lortu duen garaipenik handiena erdietsi du Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak. Nesken talde nagusiak Ohorezko Mailara igotzea lortu du. Lehen Mailako Ligako azken jardunaldia irabazi zuen larunbatean Burgosen, 111.5 punturekin, Juventud Atlética Elcheren aurretik. Alacanteko taldea ere goi mailan ariko da hurrengo denboraldian. Bost garaipen, bost bigarren postu, eta hirugarren bat lortu dituzte BATeko neskek. Emaitza horiei esker, estatuko talde onenetako atleten aurka lehiatuko dira hurrengo urtean BATeko neskak.

Mailari eustea lortu dute mutilek

Super Amara BATeko mutilen talde nagusiak denboraldiko helburua bete du. Azken jardunaldira arte sufritu behar izan du, baina Estatuko Lehen Mailan jarraituko du beste urte betez. Laugarren izan ziren BATeko mutilak Madrilgo Moratalazen, 93 punturekin. Lau talde utzi zituzten atzetik, eta salbazioa ospatu ahal izan zuten horrela.