Ohorezko Erregionaleko derbia hartuko du larunbatean Hondartzak

2015/11/04
Ohorezko Erregionaleko derbia hartuko du larunbatean Hondartzak

Partida sutsua izango da larunbatean Hondartza futbol zelaian. Hondarribiak Real Union B hartuko du, Ohorezko Maila Erregionaleko derbi bidasoarrean (15:30). Lehia handia izaten da urtero berdeen eta txuribeltzen artean. Baina gainera, sailkapenean berdinduta iritsi dira derbira. Hamaikana puntu dituzte. Hiru neurketa irabazi, hiru berdindu eta bi irabazi ditu talde bakoitzak.

Joan den asteburuan Hondarribiak Oiartzungo Karla Lekuonan irabazi zuen, 1-2. Real Union Bk, emaitza berdina jaso zuen kontran, Oriokoren aurka, Stadium Galen. Larunbateko derbia irabazten duen taldeak jauzi handia eman dezake sailkapenean, laugarren sailkatuak hiru puntu gehiago dituelako. Zelaian lehia izango da, eta harmailan girorik ez da faltako.