Ohorezko Erregionalari neurria hartu dio Real Union Bk

2016/01/05
Ohorezko Erregionalari neurria hartu dio Real Union Bk

Hasiera irregularraren ondoren, martxa egokia hartu du Real Unionen filialak. Azaroaren 22an galdu zuen azken partida, Azkoitian, Anaitasunaren aurka. Ondoren, hamabost puntutik hamahiru bildu ditu. Hiru garaipen daramatza segidan, azkena igandean etxean, Getariako Ketaren kontra. 4-1 mendean hartu zuten txuribeltzek Ohorezko Erregionaleko azken sailkatua. Real Union B bosgarren tokian dago, 27 punturekin. Larunbatean liderrarekiko desabantaila murrizteko aukera izango du. Berazubin ariko da, Tolosaren aurka (16:30).

Hondarribiko bizilagunak gainean dituzte txuribeltzek. Puntu bat gutxiago dute berdeek, igandean etxean berdindu arren (1-1). Mikel Llorenteren taldeak ez zuen Touring gainditzea lortu. Igandean Azkoitian jokatuko du Hondarribiak, sailkapeneko bigarrena den Anaitasunaren aurka (Txerloia, 16:30).