Ohorezko B Mailako golegile nagusia fitxatu du Bidasoak

2016/06/13
Ohorezko B Mailako golegile nagusia fitxatu du Bidasoak

Asobal Ligan aritzeko lehen fitxaketaren berri eman du Bidasoa-Irunek. Eduard Nonó kataluniarra da (Girona, 1985-5-28). Bordils taldean jokatu du azken bost jardunaldietan, eta aurten Ohoreko B Mailan gol gehien sartu dituen jokalaria izan da. 221 gol egin ditu 29 partidatan. Ezker lateral postuan aritzen da, eta 1’94m da luze.