NORTHFIT IRUN CROSSFIT TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN
2024/05/22
500 kirolari baino gehiago lehiatuko dira larunbatean eta igandean, Uranzu frontoian eta Azken Portu kiroldegianHeldu den maiatzaren 25 eta 26an, larunbat eta igandean, Northfit Irun crossfit txapelketaren hirugarren edizioa ospatuko da Irunen. Bi eguneko lehiaketa izanen da eta guztira, 500 kirolarik baino gehiagok hartuko dute parte, Uranzu frontoian, Azken Portu kiroldegian eta kalean, Oxinbiribileko bidegorriaren inguruan eginen diren jardunaldietan. Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziak eta Alberto Saseta eta Matias Biasco txapelketako ordezkariek egin dute asteburuan ospatuko den Northfit Irun crossfit txapelketaren aurkezpena. Olazabalek lehiaketa hau ospatzea hiriarentzat “oso garrantzitsua” dela azpimarratu zuen, kirol guttitua delako eta Irunen hori ere praktikatzen dela erakusten delako honela. Edonola ere, 500 partehartzaile baino gehiago izanen ditu aurtengo edizioak, gero eta ezagunagoa egiten ari denaren seinale. Horrela “giro pareaba” sortuko dela ziur daude antolatzaileak. Estatu guzitik etorritako kirolari onenak ariko dira lehian larunbat eta igandean, maiatzaren 25 eta 26an, lau kategoria desberdinetan: Escalado, Intermedio, RX eta Master +35. Lehiaketa Uranzu frontoian, Azken Portu kiroldegian eta kalean, Oxinbiribileko bidegorriaren inguruan. Larunbatean goizeko 9:00etan hasiko da lehen jardunaldia, Azken Portun eta Uranzu eta arratsaldez, 16:00etan, izanen du segida lehiaketak Uranzun. Igandean berriz, 9:00etan hasiko dira berriz ere probak, Uranzun, eta azkenik, 12:30ean finalak ospatuko dira Uranzun ere. Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotzia: