Norgehiagoka estua izan du Zaisa-Irunek

2019/01/14
Norgehiagoka estua izan du Zaisa-Irunek

Kostata, baina hamargarrena gehitu dio Zaisa-Irun Rugby Taldeak garaipenen segidari. Ozta-ozta irabazi zuen larunbatean Arazurin, Nafarroan. Neurketa orekatua izan zen La Unica Bren kontrakoa. Ugo Ponciniren bi jaurtiketa aski izan zitzaizkion Irungo taldeari garaipena eskuratzeko. La Unicaren entseguak arriskuan jarri zuen, baina abantailari eustea lortu zuten beltzek. Asteburuan atsedena hartuko du Irunek, eta hurrengo hitzordua prestatzeko denbora izango du. Beharko du gainera, Kanpazar Arratsate liderra hartuko duelako martxoaren 29an Plaiaundin.