NILON BARRENA AITOR GORROTXATEGIK URREZKO DOMINA LORTU DU K4 ETA K2 MODALITATEETAN
Aitor Gorrotxategi piragüista Sevillan entrenatzen eta ikasten dabil eta pasaden abenduaren 8an, espainiako selekzioarekin Egiptoko Luxor hirira bidaiatu zuen Niloko Lehen Estropada Internazionalean parte hartzeko. Atzo bertan iritsi ziren eta segituan munduko ibai luzeenean K4 eta K2ko 500 metroak entrenatzen hasi ziren.
Gaur izan da txapelketaren ospakizuna eta irundarrak urrezko bi domina lortu ditu. K2an Portonovoko Luis Rodriguezekin aritu da eta K4ean, Banyolaseko Pol Busquets, Pontevedrako Iago Monteagudo eta Luis Rodriguez bera izan ditu garaipenean lagun.
Nilo ibaian ospatzen den lehen estropada honetan, Afrikako selekzio gehienak parte hartu dute hala nola, europatik, Suedia, Polonia eta Espainia bezalako selekzioak bertaratu dira.
Dudarik gabe, Bidasoako ibailean sortzen diren piraguisten beste garaipen bat gaur munduko ibai luzeenean Aitor Gorrotxategik eskuratutakoa.