NICOLAS BONANNO, TANGO ARGENTINARRA BIDASOARENTZAT
Bidasoak eta Nicolas Bonanno ezker hegalekoak (Marcos Paz, Buenos Aires, Argentina, 1991ko azaroaren 18a) aurreakordioa lortu dute datorren denboraldian Irunen jokatzeko. Aurre-akordio hori datorren denboraldirako da, eta jokalariak azterketa medikoa gainditu ondoren gauzatuko da.
Jokalariak 1,99 metro ditu eta 99 kilo pisatzen ditu. Granollersetik iritsi da Irunera. Fraikin Granollers, Sacyr Asobal Ligako bere bigarren taldea izan da, Bada Huescan aritu zen lehenengoz espainiako ligan, 2016ko udan hain zuzen. Asobal Ligako 95 partidatan 129 gol sartu ditu. Bere jaioterrian AUXH Merlo taldean eskubaloian hasi eta Los Polvorines hiriko Alemaniako Gimnastika Elkartean jarraitu zuen.
Bonnano azken bi denboraldietan Argentinako selekzioan jokatu du. Bi iurte horietan, 30 bat partida jokatu dituen, besteak beste, Panamerikar Jokoetan aritu zen (2019), Panamerikar Txapelketan (2018) eta Erdialde-Hegoamerikako lehian urrezko domina eskuratu zuen.