Nesken lekukoa hartuko dute Oiasso-Bidasoa XXIeko mutilek, igoera fasean
2016/05/12
Estatuko Bigarren Mailara igotzeko fasean parte hartuko dute Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo taldeko mutilek asteburuan. Godellan ariko dira, eta etxeko taldea izango dute aurkari multzoetako fasean, Murciarekin eta Leioarekin batera. Lehen bi sailkatuak finalerdietan ariko dira, eta irabazten dutenek finalean parte hartuko dute. Finala irabazten duen taldeak lortuko du igoera.
Oiasso-Bidasoa XXIeko neskek joan den astean izan zuten hitzordu berdina, Madrilen. Multzoetako fasean bikain aritu ziren irundarrak, hiru neurketak irabazita. Baina finalerdian Askartza talde bizkaitarraren kontra galdu zuten (8-3).