NEREA SARRIEGI ETA BEÑAT BENGOETXEA GUADALUPEKO IGOERAN IRABAZLE
Bi hondarribitarrak igan ziren podiumeko lehen koskara, bestetako atarian lehiatutako XLVI. Guadalupeko Igoeran
Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatu zen pasa den abuztuaren 31n Hondarribian, bertako besten atarian. Hain zuzen ere, herriko bi biztanlek lortu zuten lasterketaren podiumeko lehen koskara igatea: Nerea Sarriegi eta Beñat Bengoetxea.
Goizeko 10:30ean hasi zen abuztuaren 31n Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa. Jostaldi pilotalekutik hasi eta Guadalupeko Santutegiraino dauden 4,72 kilometroak bete zituzten lasterkariek eta denen artean, bi hondarribitar nagusitu ziren: Nerea Sarriegi (23:55) eta Beñat Bengoetxea (17:11).
Emakumeetan, Sarriegiren gibeletik, Beatriz Males (24:05) eta Itziar Gonzalez (26:00) helmugaratu ziren. Gizonetan berriz, Jon Urtizberea izan zen bigarren sailkatua, 17:18ko denborarekin, eta Asier Martinez hirugarrena, 17:26ko denborarekin.
Nerea Sarriegi eta Beñat Bengoetxea irabazleak: