NEGUKO LEHEN LAGUNARTEKOAN NANTES GARAILE

2020/01/18
NEGUKO LEHEN LAGUNARTEKOAN NANTES GARAILE
HBC Nantes 30
20 Bidasoa-Irun

Bidasoak hiru lagunarteko jokatuko ditu negu honetan otsailean txapelketa ofizialetara itzuli baino lehen. Lehen neurketan, Nantes talde gogorrak 30-20 irabazi zion talde irundarrari

30 – HBC Nantes (14+16). Nielsen (p), Colleluori (p), Antonio García (3), Rivera (7), Augustinussen (5), Pechmalbec (1), Feliho, Emonet, Moran, Briet (5), Damartin (3), Petraud (3), Monard (3), Gaillard eta De la Breteche.

20 – Bidasoa Irun (8+12). Ledo (p, 1 gol), Joseba Zabala (p), Orbović (3), Crowley (2), Zabala (2), Odriozola (1), De la Salud, Renaud-David (7), Tesoriere (1) eta Seri (3). 

Atzo gauean Bidasoak 2020ko neguko lehen neurketa jokatu zuen Frantziako Redon hirian Nantes talde handiaren aurka. Talde frantziarra bertako ligako bigarren sailkatua da, Velux EHF Champions Leagueko talde gogorrenetarikoa eta plantilan kalitate handia duena. Bidasoak zenbait bajekin jokatu zuen neurketa eta logikoa den bezala, HBC Nantes 30-20 gailendu zen. Hastapenetik etxean jokatzen zuen taldeak neurketaren agintea eraman zuen, 10.minutuan 4-1eko lehen partziala lortu zuten eta hamar minutu geroago, zuten abantaila sei goletara handitu zuten (10-4). Bidasoak orduan erreakzionatu zuen eta lau goletara hurbildu zen (11-7), baina azken partzial baten bitartez, Nantes atsedenaldira 14-8 agintzen joan zen.

Bigarren zatia bi taldeen golen errenkadarekin hasi zen, Jacobo Cuetararen taldearen defentsa onaren bitartez, berriro ere Bidasoa bost goletara hurbiltzea ahalbidetu zuen. Baina talde frantziarrak kalitate handia dauka eta pixkanaka pixkanaka markagailuan hurruntzea lortu zuten azkeneko 30-20 ezarri arte.

Neurketa honen ondoren non Matheus Da Silva, Rangel Luan, Rodrigo Salinas, Esteban Salinas, Paco Barthe, Iker Serrano eta Iñaki Caverok jokatu ez zuten, Bidasoa etxera bueltatuko da eta datorren asteko bi lagunartekoak prestatuko dituzte. Datorren larunbatean Lekunberrin Helvetia Anaitasunaren aurka jokatuko dute eta igandean, egun bat geroago, Zumarragan Balonmano La Rioja Logroño izango dute arerio.