NEGUKO EUSKAL HERRIKO 15 TITULU BIDASOA XXI-ENTZAT

2021/03/16
NEGUKO EUSKAL HERRIKO 15 TITULU BIDASOA XXI-ENTZAT

Ion Mugika, gizonezkoetan, eta Ainhoa Martin, emakumezkoetan, garaikur gehien batu zituzten igerilariak izan ziren. 

Amayako igerilekuak neguko Euskal Herriko Txapelketa jaso zuen, osasun egoera dela-eta, zailtasunekin aurrera doan denboraldiari jarraipena eman zioten. Formatu egokituarekin eta parte-hartze murriztuarekin, igerilariek lehen probetan aritu ziren 50eko igerilekuan. Igerilari askorentzat igerileku luzeko lehen hitzordua zen arren, emaitzak onak izan ziren eta, normalean, horrek beti zailtzen du erresgistro onak lortzea. Bada, oso ondo hitz egiten du igerilariek neguan eginiko lanaz.

Guztira, 15 titulu lortu zituzten Bidasoa XXIeko igerilariek, kopuru ona erreleborik ez zegoela kontuan hartuta. Ion Mugika (50E, 100E eta 50B) eta Ainhoa Martin (100B, 200B eta 200X) izan ziren onenak. Azken honek, brazazko distantzia luzean, Katalina Corroren eskuetan zegoen Euskadiko errekorra gainditzea lortu zuen.

Gainontzeko Euskal Herriko txapeldunak honako hauek izan ziren:

– Amaia Cendoya 200L y 50M

– Ander Arruabarrena 200M y 400

– Aritz Aguilar 200L y 400

– Leire Martín 400X y 100

– Xabier Aguilar 1500L 

Nabarmentzekoa ere June Ilzarbek egin zuen lana. 17 urteko taldearen errekorra 100 metrotan gainditu zuen; hain zuzen ere, Leire Martinen aurreko marka hautsi zuen.