NAXARA IZANEN DA REAL UNIONEN FEDERAZIO KOPAKO HURRENGO AURKARIA

2022/09/15
NAXARA IZANEN DA REAL UNIONEN FEDERAZIO KOPAKO HURRENGO AURKARIA

Gaur ospatu da Federazio Kopako Fase Nazionaleko zozketa eta Real Unioni Naxararen aurka jokatzea egokitu zaio

Gaur, irailak 15, Federazio Kopako Fase Nazionaleko neurketen zozketa ospatu da Las Rozaseko Futbolaren Hirian. Bertan erabaki denaren arabera, Real Unioni final-hamaseirenetako jardunaldia Naxararen aurka jokatzea egokitu zaio. Partidu bakarrera jokatuko da kanporaketa hau eta irailaren 28an eginen da Stadium Galen.

Estatu mailako Fase honetan lau multzoetan banatu dituzte taldeak. Multzo bakoitza zortzi taldez osatuta dago, gertutasun geografikoaren arabera. Irailaren 28an final-hamaseirenak jokatuko dira, urriaren 5ean final-zortzirenak eta urriaren 12an final-laurdenak. Azken neurketa hauetan, lau multzoetan irabazle suertatzen direnak elkarren aurka jokatu beharko dituzte finalerdiak, A multzoko irabazleak B multzoko garailearen aurka eta C multzoko lehenak D multzoko lehenaren kontra. Gainera, lau irabazle hauek Errege Kopa jokatzeko pasea ere lortuko dute. Finalerdiak berriz, urriaren 19an ospatuko dira eta, azkenik, finala azaroaren 2an izanen da.