NAROA ZUBIMENDIK LAUGARREN BUKATU DU EUROPAKO TXAPELKETA

2020/09/28
NAROA ZUBIMENDIK LAUGARREN BUKATU DU EUROPAKO TXAPELKETA

Santiagotarrakeko arraunlari gazteak Espainiako selekzioarekin Beogarden jokatu den jubenil mailako Europako Txapelketan laugarren bukatu du 2- modalitatean.

Santiagotarrak klubeko arraunlariak lorpen ikaragarriak lortzen jarraitzen dute, azkena, Naroa Zubimendi izan da, laugarren postuan bukatu du Beogarden jokatu berri den Jubenil mailako Europako Txapelketa. Espainiako selekzioarekin aritu da Zubimendi eta Olivia del Castillo arraunlaria izan du bidelagun abentura honetan.

Biak 73 egun Galizian prestaketetan igaro ondoren, ilusio handiarekin iritsi ziren Beogardera. Oso kanporaketa zaila izan zuten lehen final erdia, aukera gutxi zituzten lehen saiakeran A finalean sartzeko, eta hala izan zen. Lana ez zuten lehen bi sailkatuen artean bukatu, eta beraz, errepeskara joan ziren. Errepeskan, bigarren denborarik onena erdietsi zuten eta A finalean sartzeko txartela lortu zuten.

Finalean, Errumania, Frantzia, Turkia, Polonia eta Suitzako selekzioen aurka aritu ziren eta nagusitasun handiarekin Errumaniarrek lortu zuten urrezko domina. Naroa Zubimendik eta Olivia del Castillok 2. Eta 3. Postuaren lehian egon ziren, baina azkeneko 500 metroetan Frantziarrek eta Turkiarrek aurreratu zituzten. Podiuma hurbil izan zuten, baina azkenean merituzko laugarren postuan bukatu zuten txapelketa. 

DENBORAK:

1- Errumania 7:47.48

2- Frantzia +6.29

3- Turkia +13.53

4- Espainia (Naroa Zubimendi eta Olivia del Castillo) +17.88

5- Polonia +17.95

6- Suitza +22.3