NAROA ZUBIMENDI JUNIOR MAILAKO ZORTZIGARRENA IZAN DA

2021/08/16
NAROA ZUBIMENDI JUNIOR MAILAKO ZORTZIGARRENA IZAN DA

Naroa Zubimendi, Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki-mugikorreko arraunlaria Ploviden (Bulgaria) Junior mailako Munduko Arraun Txapelketan aritu da asteburu honetan. Espainiako Estatuko selekzioak hautatu zuen, Raquel Rodriguez arraunlariarekin batera, 2- proban parte hartzeko.

Asteburuan zehar, oso gertu izan du Zubimendik A finalerako sailkapena. Lehen kanporaketan, 39 ehunenekorengatik ez ziren zuzenean sailkatu. Txanda bakoitzeko bi denbora onenek lortzen zuten horrelakorik eta Zubimendi hirugarren sailkatua izan zen. Bigarren kanporaketan ere, hirugarren bukatu zuen bikoteak eta, beraz, B finalean lehiatzearekin konformatu beharra izan zuten.

B finalari dagokionez, Zubimendik eta Rodriguezek txandako bigarren denbora onena bete zuten (7:44.65), soilik bikote estatubatuarrak bi segundutan gainditu zituzten. Frantziak lortu zuen urrea, Txilek zilarra, Alemaniak brontzea eta Naroa Zubimendi eta Raquel Rodriguez zortzigarren postua eskuratuta bueltatu ziren etxera.