Naroa Zubimendi eta Itxaso Goikoetxea – KIROLETIK

2021/03/04

Santiagotarrak Kirol Elkarteko banku mugikorreko arraun-taldeak otsailaren 20an Castrelo do Miñoko urtegian jokatutako Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen.

Klubeko emakumezkoen txalupa guztiek euren kategorietan podiumera igotzea lortu zuten bost domina lortu ziren, zilarrezko hiru eta brontzezko bi irabazi ostean. Naroa Zubimendik eta Itxaso Goikoetxeak zilarrezko domina lortu zuten jubenil kategorian.