NAIA LLORENTEK ETA ALAINE AGUERRALDEK LAUGARREN POSTU BANA ESKURATU ZUTEN 18 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

2024/02/27
NAIA LLORENTEK ETA ALAINE AGUERRALDEK LAUGARREN POSTU BANA ESKURATU ZUTEN 18 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Horrez gain, Izaskun Sanz eta Leire Martiarena finalerdietara ailegatu ziren eta Liher Ugartemendiak lesio bat sufritu zuen sailkapeneko frogan

Espainiako 18 urtez azpiko pista estaliko txapelketa ospatu zen asteburuan Sabadellen. Bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko bost atleta. Naia Llorentek eta Alaine Aguerraldek laugarren postu bana eskuratu zuten, Izaskun Sanz eta Leire Martiarena finalerdietara ailegatu ziren, eta azkenik, Liher Ugartemendiak lesio bat sufritu zuen sailkapeneko frogan.

Naia Llorentek laugarren postua eskuratu zuen altuera-jauzian. 16 urtez azpiko kategorian txapeldunorde izan ondotik, Llorente sailkapeneko seigarren postuan kokatuta ailegatu zen Sabadellera. Lehiaketa ona egin zuen, eta 1,62 metro egitea lortu zuen hirugarren saiakeran. 1,65 metro egitea aldiz, lehen saiakeran lortu zuen eta horrela, sailkapeneko laugarren postua eskuratzeko gai izan zen, brontzezko dominetik 2 zentrimetro bakarrera.

Alaine Aguerralde ere laugarren sailkatu zen 400 metroko lasterketan. Aguerraldek ere brontzezko domina eskura izan zuen, baina 0,10 segunduengatik ezin izan zuen hori lortu. Hala ere, 57,49 segunduko denbora egin zuen lasterketan eta proba ezin hobea egin zuen. Hirugarren postuan egin zituen azken metroak, baina helmugan bertan Claudia Pelaezek aurreratu zion, laugarren postuan sailkatuz.

Izaskun Sanzek berriz, seigarren postua lortu zuen 1500 metroko lasterketaren finalerdietan. 4:51,10 minutuetan osatu zuen proba eta guttigatik ez zen finalean sartu. Leire Martiarena ere finalerdietan gelditu zen, ez baitzuen bere probarik onena egin. 200 metroko lasterketan lehiatu zen eta 26,04 segundutan bukatu zuen finalerdia.

Azkenik, Liher Ugartemendiak lesio bat sufritu zuen bere parte hartzean. 60 metroko lasterketan aritu zen eta sailkapen frogetan lesio bat izan zuen koadrizepsean. Horregatik beragatik, ezin izan zuen bere mailarik onena eman eta helmugara 7,91 segundutan ailegatu zen.