Nahi baino gehiago kosta zaio Bidasoari Bordils gainditzea

2016/02/13
Nahi baino gehiago kosta zaio Bidasoari Bordils gainditzea

BIDASOA: Dejanovic, Vazquez (4), Cristian (3), Beltza, Didac (6), Kauldi (3), Muiña (9). Zubiria, Crowley (4), Portero (1), Bezbradica, Mouriño (1), Davidovic, Azkue (1), Gomez (2).

BORDILS: Comas, Farrerons (2), Márquez (2), Nono (7), Moreno (1), Huix (4), Comas, Ferrer. March (1), Pedraza, Francesc Reixach (3), Maso (1), Vilanova, Palahi (1), Castelló (1), Josep Reixach (2), González.

MARKAGAILUA: 4-2, 8-5, 11-6, 14-8, 17-10, 20-13 (atsedenaldia); 23-15, 25-18, 27-21, 28-24, 31-24, 34-25.

Bidasoak ez du mailarik onena eman behar izan Artalekun Bordils menderatzeko. Erdipurdiko bertsioa erakutsi du, eta ondorioz, estualdiren bat edo beste izan du. Hala ere, proba gainditu du, eta beste bi puntu eskuratu ditu, sailkapenaren buruan jarraitzeko. Neurketaren hasiera parekatua izan da. Abantaila txikiak izan ditu Bidasoak, baina 12.minutuan 8-6 irabazten ari zen oraindik. Hurrengo minutuetan hobera egin du etxeko taldeak, eta markagailuko aldea nabarmen handitu da. 20-13ko emaitzarekin amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatiaren erdian, zazpi goleko abantaila eman dio Crowleyk Bidasoari, zazpi metroko marratik (27-20). Ez zirudien Bordils Bidasoaren larritasuna eragiteko gai izango zenik. Baina minutu txarrak izan dituzte etxekoek, eta 0-4ko partziala lortu dute kataluniarrek. 48.minutuan sartu du Bordilsek 27-24koa, eta arriskuan jarri du etxekoen garaipena. Bidasoaren erreakzioa iritsi da, ordea, hurrengo minutuetan. Are handiagoa izan da horien erantzuna. 0-6ko partzialarekin erabaki dute norgehiagoka. Iñigo Gomez harrobiko jokalariak egin ditu azken bi golak.