Nafarroak hartutako abantaila zapuztu du Hendaiak

2017/01/30
Nafarroak hartutako abantaila zapuztu du Hendaiak

HENDAIA: Bainçonau – Danjou, Jaubert-Alzate, Gaillardet, Macicior – Jimenez,
Laurent – C. Pinon, Betachet,Labarthe – V. Pinon, Vial – Eceizabarrena, Berho, Larribe.
Aldaketak: Cazet, Dedouit, Ibarburu, Sallenave, Le Calvez, Artayet, Mondela.
NAFARROA: Artayet – Texier, Goicohechea,Erguy, Idiart – Gueçaimburu, Mateo – Elissalde, Gastambide, Harlouchet – F. Perez, Cachenaut – Toro, D. Perez, Alchourroun.
Aldaketak: Curutchet, Bidart, Anxo, Harlouchet, Iphar, G. et A. Tissier-Iputcha.

Etxeko taldeak irabazi zuen igandean Hendaiako Ondarraitzen jokatutako derbia. Nafarroaren aurka aritu ziren xuriak, eta kostata lortu zuten garaipena. Izan ere, Nafarroa Behereko taldea izan zen nagusi, lehen zatian. Hendaiak lortu zituen lehen puntuak, baina gainerako guztiak, gorriek bildu zituzten (3-13, atsedenaldian).

Bigarren zatian, etxeko taldeak hobera egin zuen, baina 67.minutura arte, ez zuen markagailua berdintzea lortu (16-16). Hamabi minutu beranduago, hendaiarrak aurretik jarri zituen Bainçonauk (19-16). Errenta txikiari eustea lortu zuten xuriek, garaipena eskuratzeko.