NACHO SANCHEZ, BI DENBORALDIRAKO

2021/06/21
NACHO SANCHEZ, BI DENBORALDIRAKO

 Real Unionek fitxaketa berria iragarri du, erdilari bezala eskuin hegalean aritzen den 27 urteko jokalari kanariarra.

Egunak aurrera doaz eta Real Unionek datorren denboraldiko jokalari taldea osatzen jarraitzen du. Gaurko egunean, talde txuri-beltzak jakinarazi du datozen bi denboraldietarako Nacho Sanchez jokalari kanariarrarekin akordio batera iritsi dela.

Numantzia eta UD Logroñes taldeetan hezitutako jokalaria da Sanchez eta SD Almazanen hasi zuen futbol profesionaleko ibilbidea. Almazanetik, Numantziara bueltatu zen eta bertan 5 denboraldi jokatu ostean, bukatu berri den azken denboraldia Marbellan jokatu du. Bertan, 25 neurketa jokatu ditu guztira, 16 txapelketako lehen fasean, 7 bigarrenean eta 2 Errege Kopan.

Lehen adierazpenetan, “Galen ikusteko irrikaz” dagoela adierazi du Nacho Sanchezek.