Mutrikuko banderarik gabe geratu da Hondarribia, Urdaibai menderatu arren

2017/06/06
Mutrikuko banderarik gabe geratu da Hondarribia, Urdaibai menderatu arren

Ez ohiko podiuma izan zuen Mutrikuko estropadak, larunbatean: Orio B, Kaiarriba eta Santurtzi. Orio Arraunketa Elkarteko gazteek irabazi zuten, beraz, Mutrikuko Udalaren Ikurriña (21.25). Hondarribia Arraun Elkarteko Ama Guadalupekoa laugarren txandan aritu zen, beste faboritoekin batera. Eguraldia zeharo zakartu zen, eta kalte egin zien denei. Hondarribia bosgarren sartu zen, zazpi segundora, eta Urdaibai zazpigarren, 16ra. Test gisa balio duen estropada izanik, Urdaibairen aurretik sartu izanarekin konforme gera daitezke berdeak.