Munduko Kopako podiumera bueltatu da Areitio
2016/05/24
Goi mailako trialsinera itzuli da Ion Areitio, lesio baten ondorioz, urte betez kanpoan egon ondoren. Poloniako Krakow hirian jokatu dute Munduko Kopako lehen proba, eta hondarribiarrak podiumeko hirugarren tokira igotzea lortu du. Benito Ros nafarrak irabazi du lehen proba, eta Rick Koekoek holandarra izan da bigarren, puntu bakar bat gutxiagorekin.
Abel Mustieles da rankineko lehena, baina bosgarren postuan amaitu du Munduko Kopako lehen proba. Gorka Susperregi 28.postuan sailkatu da. Munduko Kopako bigarren proba uztailaren 30-31ko asteburuan egingo dute, Austriako Voclabrucken.