Mundialerako txartela lortu dute Sayarrek eta Gorrotxategik
2015/08/03
Munduko Txapelketan ariko dira Santiagotarrak Kirol Elkarteko bi piraguista, maratoi modalitatean. Asteburuan sailkatze proba egin dute Zamoran. Oihan Sayarrek eta Aitor Gorrotxategik K2ko lehia irabazi dute. Hortaz, Munduko Txapelketan ariko dira. Irailaren 11, 12 eta 13ko asteburuan izango da, Hungarian.
Olatz Zabala gutxigatik gelditu da txartelik gabe, bigarren izan baita bai K1eko proban, baita K2koan ere. Jon Morenori ere gutxigatik egin dio ihes, 3.izan baita K1ean. Eneko Egigurenek lasterketa utzi du, sailkatzeko aukerarik ez zuela ikusita.