Multzoko lehen postua lortzeko itxaropena berreskuratu du Hendaiak
2016/01/19
Bueltan da Fédérale 2 mailako liga, hilabeteko atsedenaren ondoren. Bide onetik heldu dio Hendaiak lehiari, etxetik kanpo irabazita. Kostata gainditu zuten xuriek igandean Montauban, bi puntuko abantaila estuarekin. Ondo ibili ziren jokoari dagokionez, baina eraginkortasun eskasa izan zuten. Entsegu bakarra ere ez zuten egin. Hala ere, irabazteko gai izan ziren.
Gainera, Donibane-Lohizuneko bizilagunek Castelsarrasin liderra mendean hartu zuten (28-15). Hori dela eta, multzoko lehen postua eskuratzeko lehia gogortu egin da. 34 puntu ditu Castelsarrasinek, eta 32 Donibanek eta Hendaiak.