MUGI KIROL UDALEKUAK EGINEN DITUZTE LEHEN ALDIZ LESAKAN
2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira eta helburu nagusia, kirola eta baloreak uztartzea izanen da
Mugi kirol udalekuak ospatuko dira aurtengo udan Lesakan. Bi herritar gaztek antolatuz dituzte, Beti Gazte elkartearen eta Lesakako Udalaren laguntzarekin, eta uztailaren 29tik abuztuaren 16ra bitarte eginen dira, hiru astez. Izen ematea irekia dago ekainaren 27ra arte.
Mugi kirol udalekuak ospatuko dira aurtengo udan Lesakan. 2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira (biak barne) eta helburu nagusia, euren artean baloreak eta kirola uztartzea izanen da. Uztailaren 29tik abuztuaren 16ra ospatuko dira, goizeko 9:30etik 13:30era.
Kirol desberdinak praktikatuko dira bertan, naturarekin bat eginez eta Lesakako txoko desberdinak ezagutuz. Adinaren eta mailaren arabera banatuko dira kirolen praktikak, hala nola, mendian ibiltzea, lasterka, bizikleta, pilota edota futbola. Tartean, astean behin, pistinara joanen dira, ginkana eginen dute edo kirol jolasak ere eginen dituzte.
Prezioari dagokionez, hiru astez partehartzeak 100 euroko kostua izanen du, bi astez 75 eurokoa eta aste bakarrez 50 eurokoa. Seme-alaba bat baino gehiago apuntatuz gero, deskontu ttikiak ere egonen dira
Izen ematea irekia dago, maiatzaren 22tik ekainaren 27ra bitarte eta galdetegi hau betez egin beharko da: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSczE2-3hj0SuicxUIHDKPMEys2sT2xKpBNTwmA4P_rZ8KgXcw/viewform
Informazio gehiago nahi izanez gero, mugiudalekuak@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute eskuragarri.