MOTORRA HARTU DU ARANTZA ATERATZEKO
Teresa Errandoneak denboraldiko marka onenarekin (8:06’’) eta bigarren postuan bukatu du Madrilgo Indoor Meetinga
Arantzak azkar ateratzea omen da modurik onena mina arintzeko. Pista Estaliko Espainiako Txapelketan irteera faltsua egiteagatik kaleratua izan ostean, Gallurreko pista berean denboraldi honetako orain arteko denborarik onena lortu du Teresa Errandoneak. Bi astebarru, Torunen, Pista Estaliko Europako Txapelketarako sasoi betean dagoela konfirmatu du.
Urduritasunak urduritasun eta beldurrak beldurrak beldur, Teresa Errandoneak ausardia erakutsi du Gallurreko pistan. World Indoor Tourreko proba berri batean, Munduko lasterkari onenekin lehiatu da eta bigarren postu itzela erdietsi du. Final-erdian, Zoe Sedney amerikarrak soilik gainditu ahal izan du. Sedneyek 8:03’’-ko marka egin du eta atzetik, Teresa Errandoneak 8:06’’-ko denborarekin bukatu du proba; hau da, denboraldi honetako markarik onena. Errandoneatik oso gertu Elvira Herman heldu da eta honen atzetik, Maria Vicentek, Carmen Sanchezek eta Mireia Lopezek bukatu dute. Beste behin, Teresa Errandonea World Tour bateko finalean sartu da.
Finalean mantsoago aritu bada ere, bigarren postuan bukatu du proba. Nadine Visser herberearrak 7.81-eko marka izugarriarekin irabazi du proba eta bere ondotik Teresa Errandoneak bigarren sailkatu da 8:08’’-ko denborarekin. Sailkapena, Sarah Kate Lavinek (8:13’’), Elin Beringsek (8:16’’), Caridad Jerezek (8:23’’) eta Zoe Sedneyk (8:35’’) osatu dute.