Monserrat-Pablos bikoteak irabazi du goma paletako Gipuzkoako Txapelketa

2019/01/13
Monserrat-Pablos bikoteak irabazi du goma paletako Gipuzkoako Txapelketa

Goma paleta modalitateko Gipuzkoako trinkete txapelketa irabazi dute Ramuntxoko Ander Monserratek eta Gorka Pablosek. 30-28 menderatu zituzten Larrarte eta Santesteban, final estu eta lehiatuan. Bigarren Mailako txapela Portilla-Vila bikoteak jantzi zuen, Zuazuari eta Arruabarrenari 30-29 irabazita. Irungo Ramuntxo Trinketean jokatu dituzte finalak, eta etxekoak izan dira bikote guztiak, Ramuntxo elkartekoak.