MOHA RAMOS DA REAL UNIONEN ATEZAIN BERRIA
Moha Ramos jokalari kanariarrak ordezkatuko du Patrick Sequeira Real Unionen. Real Madrilek utzita arituko da 2020-2021 denboraldian.
Duela aste batzuk Patrick Sequeira Celtan jokatuko zuela aurreratu genuen, eta gaur, Real Unionek ordezkatuko duen atezaina aurkeztu du. Moha Ramos da Real Unionen atezain berria eta Real Madrilek utzita arituko da denboraldi honetan. 20 urteko jokalaria da eta aurreko denboraldian, Ingalaterrako bigarren maila jokatzen duen Birmingham talde britaniarrean aritu zen, Real Madrilek utzita ere bai.
Jokalari onaren etiketarekin dator Irunera Moha; izan ere, 17 urtez azpiko Espainiako Selekzioan aritutakoa da, baita Real Madrilen bigarren taldean jokatutakoa da ere. Zinedine Zidanek lehen taldera igo izan du zenbaitetan, adibidez, 2017an Real Madrilen lehen taldearekin Kluben Mundialitoa irabazi zuen.
Orain ikusteke dago zein atezainek defendatuko duen Real Unionen atea, urteak plantilan daramatzan Jon Irazustabarrenak, ala iritsi berria den eta gazte talentua dakarren Moha Ramos.