Mireia Guarner eta Chakib Lagchar Behobia-Donostiaren 59. edizioko garaileak
2024/11/11
Lehen euskaldunak Maitane Melero nafarra eta Iraitz Arrospide gipuzkoarra izan ziren, biak podiumeko hirugarren koskara igoaz.
Behobia-Donostiaren 59. edizioa ospatu zen atzo, giro eta eguraldi ederrarekin. 27.700 partehartzaileek hartu zuten irteera eta horietatik, 24.012k lortu zuten Donostiara ailegatzea. Mireia Guarner eta Chakib Lagchar izan ziren garaile nagusiak, azken honek bigarren urtez segidan helmugako marra lehenbiziko postuan gurutzatuz. Emakumeetan, Lorena Planok eta Maitane Melero nafarrak izan zituen Guarnerrek lagun podiumean. Gizonetan berriz, Ruben Morales izan zen bigarren eta Iraitz Arrospide gipuzkoarra hirugarren.
Iraitz Arrospidek eta Maitane Arraizak (6. emakumeetan eta lehen euskal hiztuna) egin zuten lasterketaren balorazioa helmugan.