Mikel Llorente: “Ongi ezagutzen dugu elkar eta partidu desberdina izanen da”

2024/11/15
Real Unionek Sanse bisitatuko du bihar, azaroaren 16an, elkarren kontrako derbia jokatzeko. Arrazoi beragatik, partidu berezia izanen da, eta ez soilik horregatik, Mikel Llorentek ongi ezagutzen dituelako hango jokalari ia guztiak.
Mikel Llorente: “Ongi ezagutzen dugu elkar eta partidu desberdina izanen da”

Real Unionek eta Sansek elkarren kontrako derbia jokatuko dute asteburu honetan. Neurketa bihar ospatuko da, azaroaren 16an, 17:30ean Donostian. Partidu berezia izanen da, ez soilik derbia delako, baizik eta jokalari eta teknikariek ongi ezagutzen dutelako elkar. 

Mikel Llorentek sei urte eman zituen Realan lanean, eta gaur egun Sanse osatzen duten ia jokalari denak bere eskuetatik pasatu ziren. Horrez gain, Sergio Francisco entrenatzailearekin lan egin zuen eta hau ere ongi ezagutzen du hondarribiarrak, oraindik ere harreman ona mantentzen dutelarik. Honek guztiak, entrenatzaileak berak aipatu bezala, partidu “desberdina” izatea ekarriko du. 

Informazio aunitz edukitzeak ez du eragin gehiegirik izanen ordea. Llorentek azpimarratu du, gaur egun “analisi asko egiten direla eta talde guztiek ongi ezagutzen dutela elkar”. Hala ere, derbi hau berezia izanen dela argi dago, Gipuzkoako bi taldeen artekoa, eta elkarrekin lan egin dutenak gainera. 

Sanse talde filial bat da eta horrek beti dakar gogortasuna. “Partidu gogor bat izango da, filial baten aurka eta talde gogor batekin gainera”, jakinarazi du prestatzaileak. Aurten aldaketa asko izan badituzte ere, “ongi lehiatzen ari direla” ere onartu du hondarribiarrak. Oraindik ere zalantzak dituzte ea ze talde zelairatuko duten etxean: “Zein jokalari egongo diren eta zein estruktura erabiliko duten zalantza da. Aldaketa dezente egiten dituzte normalean”. Hala ere, Real Union prest dago Galetik kanpo garaipena eskuratzeko: “Gu ongi iristen gara eta gogotsu gaude biharko partidurako”.