MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

2024/06/21
MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente hondarribiarra izanen dela heldu den denboraldian lehen taldeko entrenatzailea. Llorentek Realeko hirugarren taldea utziko du Stadium Galen lan egiteko.

Hondarribia FEn hezitako entrenatzailea da Mikel Llorente. 14 denboraldiz egon zen bertan, kategoria guztiekin lanean, baita Ohorezko Erregional mailako gizonezkoekin ere. Ondotik, Football Club Chiasson lan egin zuen, Suitzako Challenge Leaguen, baina segidan egin zuen buelta Euskal Herrira, Realak deituta. Azken sei urteetan klub txuriurdinean egon da, Ohorezko Jubenil mailako gizonezkoekin hiru denboraldiz (hasierako bi urteetan eta ondotik, bertze urte batez), bertze denboraldi batez Easorekin, Nazional mailako jubenilekin, eta azkenik, azken bi denboraldietan, Real C taldearekin.

Orain, Stadium Galera ailegatuko da Lehen RFEF mailako taldea gidatzeko. Lanean jarri beharko da segidan, bai bera bai talde teknikoa eta Administrazio Kontseilua ere, uztailaren hasierako taldea prest edukitzeko eta aurredenboraldiari aitzin egiteko.