MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

2024/02/07
MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketan parte hartu zuten, Castrelo do Miñon (Ourense). Guztira, Irungo taldeko hamaika arraunlari izan ziren uretan, zazpi ontzitan banatuta. Mikel Laguardia eta Inhar Romano izan ziren emaitzarik onena lortu zutenak, izan ere, Espainiako txapeldunorde izan ziren kadete mailan.

Bikote honez gain, Aitzpea Gonzalez zortzigarren izan zen skiff absolutuan, Bittor Lekuona hamaikagarren jubenil mailako skiffean, Pablo Martinez eta Beñat Jimenez hamalaugarren lemaizan gabeko ontzi absolutuan, Luken Solozabal eta Oier Emazabel 23. lemazain gabeko bikote jubenilen, Beñat Fernandez eta Xabier Payo 25. lemazain gabeko bikote jubenilean eta azkenik, Maria Martinez 25. jubenil mailako skiffean.

Euskadiko Slalomeko Kopa San Miguelen

Bidasoa ibaian ere lehiaketa ospatu zen pasa den asteburuan, zehazki Slalomeko bigarren Euskadiko Kopa. Santiagotarrak-eko 24 kirolarik hartu zuten parte bertan eta emaitzarik garrantzitsuenak hauek izan ziren: Maria Garciak lehen postua eskuratu zuen kadete mailako K1ean eta bigarrena C1ean; Lauren Lacabannek ere lehen postua lortu zuen jubenil mailako K1ean eta hirugarrena, C1ean; Ander Diezek urrezko domina eskuratu zuen beterano mailako K1ean; Javi Arruabarrena bigarren postuan sailkatu zen senior mailako K1ean; Unai Santacruz bigarren jubenil mailako K1ean; Haizea Celaya bigarren kadete mailako K1ean; Haster Rodriguez hirugarren postuan sailkatu zen senior mailako K1ean; Oier Amiano hirugarren jubenil mailako K1ean; Izar Garcia hirugarren senior mailako C1ean.

Sestaoko jeitsiera

Bertzalde, Sestaoko jeitsiera ere ospatu zen asteburuan, Kaiku klubeko 100. urteurrena ospatzeko ekitaldien barrenean. Irungo klubeko talde beteranoak parte hartu zuen, kategoria berean, eta laugarren postuan sailkatu zen. Lehiaketa berean Hondarribiako emakume seniorrek garaipena eskuratu zuten. 

(Argazkia: J.J.Portos)