MIHAJLO MITIC-EK EZ DU BIDASOAN SEGITUKO HELDU DEN DENBORALDIAN

2023/05/04
MIHAJLO MITIC-EK EZ DU BIDASOAN SEGITUKO HELDU DEN DENBORALDIAN

Jokalari serbiarrak 78 gol sartu ditu denboraldi honetan elastiko horiarekin jokatu dituen 36 partiduetan

Bidasoa Irungo jokalaria den Mihajlo Mitic-ek datorren denboraldian, 2023/24koan, talde irundarrean jokatzen segituko ez duela jakinarazi du. Klubak serbiarrak izan duen jarrera eta konpromisoa esker ditu eta onena opa dio hemendik aitzinera izanen duen kirol ibilbidean, baita pertsonalean ere.

Mihajlo Mitic Serbiako jokalari internazionala da eta 2018/19ko denboraldian iritsi zen ASOBAL Plenitude Ligara, Frigorificos Morrazo taldearen eskutik. Bi urte eman zituen bertan eta ondotik, Angel Ximenez Puente Genil taldera salto egin zuen. Bertatik iritsi zen gero Bidasoa Irunera. Talde irundarren egon den azken denboraldi honetan, guztira, 48 gol sartu ditu ASOBAL Ligako 23 partiduetan, gol bat Kopako neurketan eta 29 gol EHF European Leagueko 12etan.