MIGUEL SANTOSESK REAL UNIONEN ESKUIN HEGALA INDARTUKO DU
Miguel Santosen fitxaketarekin batera, talde txuri-beltza Sergio Llamasen kontratua berritzeko akordiora iritsi dela jakinarazi du klubak.
Bi urterako fitxatu du Real Unionek Miguel Santos. 30 urte ditu, Valladolid taldean hezitako jokalaria da eta Atletico Tordesillasen, Zamoran, UD Logroñesen jokatu ostean, UP Langreon jokatu du aurtengo denboraldia. Orotara, 250 neurketa baino gehiago jokatu ditu 2.B mailan, aurten jokatutako 23 partiduetan 2 gol egiteko gai izan da. Defentsaren eskuin hegalean jokatzen duen futbolaria da Santos, Gexan Elosegirekin batera jokatuko du. Real Unionek jakinarazi duenez, bi aldeak ados izanez gero, kontratua hirugarren urtez luzatzeko aukera dute.
Jokalariak honako mezu hau helarazi nahi izan dio zale txuri-beltzari: ”proiektu berri honekin oso ilusionatuta nago eta ziur naiz elkarrekin denboraldi berriko helburua lortuko dugula”.
Aurtengo goleatzaile nagusiak kontratua berritu du.
Sergio Llamas erdilaria Irunern jarraituko du, denboraldi bat gehiagorako sinatu du. Bukatu berri den sasoian, 21 neurketa jokatu ditu, horietako asko Aitor Zulaikak hasierako hamaikakoan egokitu duelarik. Denboraldiko golegile nagusia izan da Viguera eta Jorge Galanekin batera, 5 gol erdietsi ditu.