MIGUEL SANTOSEK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
2024/01/22
Bi urte eta erdiren ondotik, Zamorako jokalariak ez du Irungo taldean lanean segituko
Real Unionek jakinarazi duenez, klub txuribeltzak Miguel Santos jokalariarekin zuen kontratua etetea erabaki du. Zamorako jokalaria Real Valladoliden harrobian hezi zen eta Atletico Tordesillas (utzita), Zamora CF, UD Logroñes eta UP Langreo taldeetan aritua da. 2021eko ekainean ailegatu zen Real Unionera eta bi urte eta erdi egon da irunen, 73 partidu jokatzen guztira. Klub txuribeltzak bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi izan dio.