MIGUEL SANTOSEK BIGARREN GRADUKO ZUNTZ-HAUSTURA DU
2022/12/01
Real Unionek jakitera eman duenez, defentsak aurreko igandeko neurketan hartu zuen min ezkerreko hankako erdimintzean
Real Unionek prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, Miguel Santosek bigarren graduko zuntz-haustura du ezkerreko hankako erdimintzean. Aurreko igandeko neurketan hartu zuen min, Gimnastic de Tarragonaren kontra jokatutako partiduan hain zuzen ere. Hainbat proba egin ondotik, medikuak bigarren graduko zuntz-haustura zuela ebatzi du eta beraz, zelaitik kanpo egonen dela hau sendatu bitartean.
Klubak bere babesa helarazi nahi izan dio jokalariari eta bere berrekuratzea azkarra izatea opa nahi izan dio.