MERITU HANDIKO GARAIPENA
Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu du Logroñon, astebeteko hiru partidetatik bigarrenean (28-32)
28- BM. Logroño La Rioja (12+16): Rangel Luan, Sánchez-Migallón, Pina (1), Casado (4, 1 p.), Serradilla, Oswaldo (5), Hackbarth (3, 1 p.); Pérez, Dorado, Balenciaga (3, 1 p.), Goñi, Ceretta (1), Moreira (4), Ortíz, Eduardo Cadarso (7, 1 p.), David Cadarso.
32 - Bidasoa Irun (17+15): Ledo, Racotea (2, 1 p.), Zabala (2), Kauldi (4), Julen (5), Salinas (1), Azkue (8, 2 pen.); Crowley, Serrano, De la Salud (5), Tesoriere, Matheus, Bartok (4), Bonanno.
Logroñoko kantxan, talde irundarrak azken sei bisitetan garaipen bat eta berdinketa bat sinatu ditu. Argi zegoen, gaur aurrean zuten aurkaria maila handikoa zela, horregatik, Jacobo Cueterak entrenatzen duen taldeak, lehen minututik neurketan oso sartuta izan dira.
Partidaren hasiera oparoa izan da. Defentsan eta erasoan oso zentratuta, talde horiak 1-6koa ezarri du zazpi minututan bost jokalari ezberdinen golekin (Julen Aginagaldek bi gol egin ditu) eta Xoan Ledoren lehen geldiketarekin; ondorioz, etxeko entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan du.
Minutu batzuk geroago, Irungo taldeak partidako alderik handiena lortu du (13. minutuan, 3-10). Errioxarrek, ordea, erreakzionatzeko aukera ez dute galdu eta hurrengo minutuetan 12-15 markagailuan hurbildu dira. Hala ere, txartel horiak, Xoan Ledoren geldiketak eta Kauldi zein Azkueren golak medio, bost goleko aldearekin iritsi dira atsedenaldira. Oriotarrak, zortzi golekin bukatu du neurketa, itxialditik forma bikainean bueltatu denaren adierazle.
Berrabiatzearen lehen herena, lehen erdiaren antzekoa izan da. Azkar batean, Xoan Ledoren atez ateko gol baten bitartez, Bidasoak zazpiko errenta berriz ere lortu du (15-22, 37.minutuan). Hurrengo minutuan, ordea, Jon Azkueren kanporaketak beste fase bat ireki du neurketan. Talde irundarreko lau jokalari bi minutu egotzi dituzte errenkadan eta Errioxako taldeak 3-0eko partziala egiteko baliatu du, azken txanparako dena irekita uzteko.
Cuetarak bigarren hutsarte bat eskatu behar izan du etxeko taldeak eragiten ari zen emorragia eteteko. Bi ateetan gol festa eten da, baina, beste behin, Bidasoa jokalari bat gutxiagorekin geratu da Kauldi Odriozola bi minutu kaleratu ostean. Orduantxe iritsi zen Orioko kapitainaren unea. Jon Azkuek 28 eta 29.golak egin ditu Bidasoarentzat, eta hiru goleko aldea zabaldu du une erabakigarrienean. Horri lotuta, Xoan Ledok bere laugarren penaltia gelditu du, eta Bartoken erasoko potentziak 27-31koa ezarri du. Azkenean, talde irundarrak amaierako 28-32koa izango litzatekeen lau goleko azken errenta lortu du.
Garaipen honekin, Sacyr Asobal Ligako seigarren garaipena lortu du Bidasoa Irunek. Sei jardunaldietatik, sei garaipen, eta azkena Europako txartel bat lortzeko faboritoetako baten aurka