Mendeurrenari hasiera eman dio Real Unionek
2019/01/12
Ficoba erakustazokako auditoriumean egindako galarekin abiatu du Real Unionek klubaren mendeurrenaren ospakizuna. Zuzendaritza, jokalariak, entrenatzaileak, klubeko langileak, babesle eta laguntzaileak, inguruko kirol elkarteetako ordezkariak, erakundeetakoak, kazetariak eta beste zenbait gonbidatu bildu zituen ekitaldiak. Unioneko jokalari izandako Julian Iantzi telebistako aurkezlea aritu zen animatzaile lanean. Mendeurrenaren logoa, taldeek erabiliko duten arropa eta Angel Pazosek eta Jose Antonio Irastorzak konposatutako ereserkia aurkeztu zituzten. Jardueren egitarau zabala prestatzen ari dira 2015 urtean zehar Real Unionen mendeurrena ospatzeko.