MEHDI HARBAOUIK EZ DU BIDASOAN SEGITUKO

2023/12/21
MEHDI HARBAOUIK EZ DU BIDASOAN SEGITUKO

Atezainak bi denboraldi egin ditu klub horiaren lehen taldean, baina heldu den denboraldian ez da bertan arituko

Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, Mehdi Harbaoui atezainak ez du lehen taldean segituko datorren denboraldian. Pasa den urtean ailegatu zen Harbaoui klub horira eta guztira, bi denboraldi oso jokatuko ditu bertan. Lehen partidutik, 61 neurketa jokatu ditu atezainak Bidasoarekin: Plenitude ASOBAL Ligako 45, EHF European Leagueko 14 eta Errege Kopako eta Espainiako Kopako bana. Klubetik eskerrak eman nahi izan dizkiote Harbaouiri bi denboraldi hauetan erakutsitako inplikazio eta konpromisoagatik. 

(Argazkia: Arrate Morales)