MATX APLIKAZIOAK TOKIKO KIROLA INDARTZEKO HELBURUA DU

2024/02/27
MATX APLIKAZIOAK TOKIKO KIROLA INDARTZEKO HELBURUA DU
Pasa den otsailaren 21ean aurkeztu zuten proiektua Donostiako TabakaleranTokikomek, tokiko komunikabideen elkarteak, proiektu berri bat garatu du, tokiko kirolari garrantzia ematea duena helburu. MATX izena du proiektu honek eta ardatz nagusia mugikorretarako aplikazio bat bada ere, hori baino gehiago dela azaldu digu Aratz Losada proiektuaren arduradunetako batek. Batez ere, Gipuzkoako herri eta auzoetako kirol klubak eta bertako partaideak erdigunean jartzea izanen da eta, bertzeak bertze, eurekin batera gazteei zuzendutako eduki freskoak sortzea. Honez gain, klub hauei digitalizaziorako tresna seguru bat eskaintzea ere bada helburu nagusietako bat.Aratz Losada, MATX proiektuaren arduradunetako bat.