MATRIX FITNESS HONDARRIBIA AE-KO LEHEN TALDEKO BABESLE BERRIA

2022/05/04
MATRIX FITNESS HONDARRIBIA AE-KO LEHEN TALDEKO BABESLE BERRIA

Hondarribia AE eta Matrix Fitness akordio batera iritsi dira eta hemendik aurrera, lehen taldeak Matrix Hondarribia izena izango du

Hondarribia Arraun Elkarteak eta Matrix Fitnessek, fitness taldeen munduko fabrikatzaileak, lankidetza-akordio bat sinatu berri dute eta honen ondorioz, enpresa hau elkarteko gizonezkoen lehen taldearen babesle nagusia bilakatu da. Horrela, hemendik aurrera, Hondarribia AE-ko lehen taldearen izena Matrix Hondarribia izango da.

Matrix Fitness enpresak azken lau denboraldietan Hondarribia AE-ko babesle izan den GO fit ordezkatuko du. Elkarteko zuzendaritza batzordetik jakinarazi dutenez, babesle berri hau Johnson Health Technologies taldeko da. 1975ean sortu zen Taichungen (Taiwan) eta munduan hazkunderik handiena izan duen marka profesionala da. Gainera, esan dutenez, etengabeko berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egiten du eta hau dela eta, liderra da fitness talde askorekin, profesionalki eta bizitegi-erabilerarako.

Akordioa duela gutxi sinatu zen, Matrix Fitness Iberiako lehendakari eta CEO den Ernesto Aspe Hondarribian zegoela aprobetxatuta. Berarekin Joxemi Elduayen Hondarribia AE-ko presidentea izan zen. Zuzendaritza batzordetik aipatu dute akordio hau denboraldi baterako sinatu dutela, baina bi aldeek hurrengo urteetan lutzatzeko nahia adierazi dutela.