MATHEUS FRANCISCO DA SILVA, BIDASOAREN LEHEN FITXAKETA

2019/09/02
MATHEUS FRANCISCO DA SILVA, BIDASOAREN LEHEN FITXAKETA

Bidasoak defentsa indartzeko helburuarekin, 1,98 metroko altuera duen 21 urteko gazte brasildarra fitxatu du hurrengo bi urteetarako

Bidasoak eta Esporte Club Pinheiros taldeak Mateus Francisco Da Silva jokalaria hurrengo bi urteetan talde irundarraren kamiseta defendatzeko akordiora iritsi dira. Guzti hori, jokalari brasildarrak mediku eta esfortzu azterketa pasa ondoren zehaztuko da, baina argi dago Thomas Tesorierekin batera defentsa lanetan jokalari garrantzitsua izango dela.

Esan bezala, 1.98 metro eta 99 kiloko jokalaria da Matheus eta defentsa lanetan aditua da. Brasilgo txapelketa nagusian jokatu ditu azken urteak, Esporte Club Pinheirosen hain zuzen, eta Liga Nazionaleko txapelduna izan da ere. Uztailaren amaieran Metheusek Brasilgo selekzioarekin Espainian ospatu zen juniorren munduko txapelketan parte hartu zuen eta 13 gol erdietsi zituen.