MATHEUS DA SILVAK BERTZE URTE BATZEN SEGITUKO DU BIDASOAN
Brasildarrak 2025eko ekainaren 30era bitarte luzatu du klub horiarekin duen kontratua
Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, Matheus Francisco da Silva jokalari brasildarraren kontratua berritu du urtebete gehiagorako. Akordioaren bitartez, da Silva 2025eko ekainaren 30era bitarte segituko du talde horiaren jokalaria izaten.
2019ko udan ailegatu zen Matheus da Silva Irungo taldera, Sao Pauloko Pinheirosetik. Urte guzti hauetan 175 partidu ofizial jokatu ditu Bidasoan: 120 Plenitude ASOBAL Ligan (47 gol), 41 Europako txapelketetan (EHF Champions League eta EHF European League, 10 gol), 8 Errege Kopan (3 gol), 5 Plenitude ASOBAL Kopan (21 gol) eta bertze bat Espainiako Kopan.
Jokalari brasildarra “oso pozik” azaldu da “CD BIdasoaren proiektuak segitzeagatik. Nirentzat oso garrantzitsua da”, gaineratu du. Da Silvak heldu den urteko helburuak ere argitu ditu eta aipatu du Europara itzultzeko “borrokan” ari dela taldearekin eta “denboraldi ona” egiteko ilusioarekin segitzen du.