MATHEUS DA SILVA MIN HARTUTA BUELTATU DA IRUNERA

2021/01/04
MATHEUS DA SILVA MIN HARTUTA BUELTATU DA IRUNERA

Brasilgo selekzioarekin kontzentratuta zegoela, eskuin eskuko hirugarren metakarpianoan haustura izan du.

 Berri txarrarekin hasi du urtea Bidasoak. Sacyr Asobal Liga geldituta dagoen honetan, munduko selekzio onenek datorren hilabeteetan jokatuko duten mundialaren prestaketan dihardute. Urtea hasi aurretik, Matheus Da Silva gaztea Brasilgo selekzioarengatik hautatua izan zen eta bertan entrenatzen zegoela, eskuin eskuko hirugarren metakarpioan haustura izan du.

Bidasoak jakinarazi duenez, “hirugarren metakarpianoan duen haustura onen ondorioz, ebakuntza egingo zaio hurrengo egunetan, eta ezin izango du Egipton jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartu”. Hori gutxi balitz, otsailean bueltatuko den Sacyr Asobal Ligako bigarren itzuliko lehen jardinaldira iritsiko ez dela susmatzen da. Defentsako baja garrantzitsua litzateke, Leongo Ademarren aurka izango baita otsaileko lehen norgehiagoka.

Gogoratu beharra dago, Bidasoa eta Bartzelonaren arteko partiduan, hau da, Asobal Ligako lehen itzuliko azken jardunaldian, min hartuta bukatu zuela neurketa. Beraz, min hartuta bidaitu zuen Brasilera, bertan osatu zen eta berriz, Brasiletik min hartuta itzuli da Da Silva.