Martxa ona hartu du Bidasoa Bk
BIDASOA B: Zamora, Mindegia, Aldanondo (6), D. Rincón (5), F.Rincón (5), Legorburu, Cambronero (3), Zamarreño (3), Martínez (2), Calderón (1), Gómez (4), Martín, Eizagirre (4).
MARKAGALUA: 1-4, 3-5, 5-7, 7-8, 8-8, 9-11 (atsedenaldia); 11-15, 14-17, 15-20, 16-24, 20-28, 24-33.
Lau garaipen lortu ditu segidan Bidasoa Bk. Etxetik kanpo ere talde sendoa dela erakutsi zuen larunbatean, Gasteizen irabazi baitzuten, Gure Auzuneren kontrakoan. Irundarrak izan ziren nagusi markagailuan, bi eta hiru goleko abantailekin, lehen zatian. Bigarrenean neurketa hautsi zuen filialak, eta amaiera erosoa izan zuen. Emaitza onak lortu dituen arren, Bidasoa Bk ez du sailkapenean gora egitea lortu. Igande eguerdian aukera ederra izango du, ordea, bi puntu gehiago dituen Somos Eibar hartuko baitute, Artaleku kiroldegian (12:00). Bosgarren postuan daude eibartarrak, eta seigarrenean irundarrak.
Errenta handia du jada Hondarribiak
Azken jardunaldiko garaipenari esker, hamar puntuko aldea du Hondarribia Eskubaloiak jaitsiera postuekiko. 24-26 menderatu zuen larunbatean Urdaneta, Loiun. Igandean Escopalios hartuko du, 12:00etan Hondartza kiroldegian.