MARIO CAPELETERI AGUR ERRAN DIOTE STADIUM GALEN
Igor Emeryk Urrezko Intsignia oparitu dio jokalariari Real Unionen izenean
Mario Capelete jokalari irundarra agurtu dute gaur goizean Stadium Galen. Pasa den astean, Igor Emeryk aitzindu zuen Capeletek ez zela gehiago lehen taldeko jokalaria izanen, nahiz eta denek espero duten harrobiko jokalariekin lanean segitze.
Hamasei urtez Real Uniongo jokalaria izan den Mario Capelete agurtu dute gaur Stadium Galen. Igor Emery klub txuribeltzeko presidenteak adierazi duenez, “2008an iritsi zen Mario Real Unionera”. Infantil mailatik, kadete mailatik, jubenil mailatik eta Oviedotik pasatu ondotik, lehen taldearekin egin zuen debuta irundarrak. Lehen aldiz, lagunarteko batean, jubenila zenean oraindik eta bigarren aldiz, eta debut ofiziala izan zena, “2016ko irailaren 25ean Gernikaren kontrako partiduan (2-2)”. Geroztik, lehendakariak azpimarratu duenez, “157 partidu” jokatuko ditu Capeletek eta “16 gol sartu”.
Jokalari bezala aitzinago, “beharbada”, lekua izanen duela aipatu du Emeryk, baina zalantzarik gabe entrenatzaile gisa klubean egotea espero dute klub txuribeltzeko ordezkariek. Izan ere, Mario Capeletek harrobiarekin lan egin du azken urteetan eta bere inplikazioa handia izan da. Presidenteak erran duenez, “haurrek erreferentzia gisa dizute eta asko maite zaituzte”. Haurrez gain, klubaren inguruan dagoen jende aunitzek estima dio jokalariari, baita zaleek eta Irungo jendeak ere. Horregatik beragatik, “betirako klubarekin lotua egonen dela”, onartu du Emeryk, Gal bere etxea delako eta “agur bat baino, laister arte” erran dio lehendakariak, eskerrak eman ondotik.
Capelete bera ere solastu da eta eskerrak eman nahi izan ditu lehendabiziko. Sentitzen duen guztia hitzez adieraztea zaila dela ere gaineratu du, izan ere, Stadium Galen hamasei urtez izandako bizipenak aunitz dira. Batez ere, “hagitz maitatua eta hagitz baloratua” sentitu dela azpimarratu du eta eskerrak eman nahi izan dizkie “segundu bakar batez lagundu nauten guztiei”. Aunitz izan baitira jokalariak Irunen bizi izan dituen momentu onak eta txarrak ere, eta azken hauetan sentitu du berak jendean babesten zuela. Azkenik, zaleei ere eskerrak eman dizkie “beti izan dituztelako nirekiko hitz onak”.
Ekitaldia bukatzeko, Igor Emeryk Real Uniongo Urrezko Intsignia opartu dio jokalariari klubaren izenean, eta gaineratu du opari bera jaso zuen Irungo azken jokalari ohia Joxean Legorburu izan zela (1993an). 1997an berriz, Gonzalo Arconada entrenatzaile ohiak jaso zuen aitortza hori.